Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Miren Agur Meabe Plaza

Miren Agur Meabe Plaza

Lekeitio, 1962.

Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuelarik, eta Euskal Filologiako lizentziatua ere bada. Irakasle bezala aritu zen zenbait urtez Bilboko ikastola batean (Kirikiño). Argitalpen zuzendaritzan eta kudeaketan lan egiten du, 1990 urteaz geroztik, Giltza-Edebé taldea argitaletxean.

1986. urtean Uneka... Gaba (Labayru) narrazio liburua eman zuen argitara. 1990ean Lasarteko Udalaren poesia saria irabazi zuen. Horretaz gain, beste literatur sari batzuk jaso ditu: Imajina ezazu Euskadi saria (1997) Ohar orokorrak poesia liburuari esker; 2001. urteko Kritika saria, Azalaren kodea olerki lanarekin eta 2002ko Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea gazte literatura generoan oinarritutako narrazioarekin.

Era guztietako literatur generoak landu ditu: ipuina, poesia, iritzi-artikulua, itzulpena, haur eta gazte literatura. Bere lanetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte.

2000. urtean Txalaparta argitaletxearen Gutiziak argitalpena koordinatu zuen: hogei euskal emakume idazleen lanak jasotzen zituen liburua.

Azalaren kodea liburuak, non maitasun eta sexualitatearen gaineko poemak dastatu daitezkeen, iruzkin ugari jaso ditu. Hona hemen Iratxe Gutierrezek Idatz & Mintz aldizkarian argitaratutakoa.

Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian (Slovenia), 2006an.

Bibliografia - Karmel

Bibliografia

·    Afrikako ahozko literatura, memoria kolektibotik kritika socialera, Karmel 2000-1, 118-121.
·    Afrikar atea, Karmel 2006-4, 150-152.
·    Ana eta desira izoztuak, Karmel 2000-2, 120-125.
·    Asteburua Landetan, Karmel 2000-4, 84-85.
·    Azken geldera, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    Erabakia, Karmel 2000-2, 137 (olerkia).
·    Erreginaren heriotza eta piztuera, berak kontatuak, Karmel 2000-2, 134-136 (olerkia).
·    Eusebio Erkiagaren nobela, Karmel 1993-3, 75-97.
·    Ezin naitut idatzi, Karmel 1999-4, 141 (olerkia).
·    Gainerakorik ez, Karmel 2000-2, 130 (olerkia).
·    Hotza, Karmel 2005-4, 103 (olerkia).
·    Hutsik gabeko hutsune soila, Karmel 1999-4, 143 (olerkia).
·    Igaroko da, Karmel 2005-4, 105 (olerkia).
·    Ihesaren kantua, Karmel 2000-2, 129 (olerkia).
·    Inurria I, Karmel 2005-4, 100 (olerkia).
·    Inurria II, Karmel 2005-4, 104 (olerkia).
·    Isiltuasunaren geografia, Karmel 2005-4, 107 (olerkia).
·    Itxi zitzaidan aspaldi, Karmel 1999-4, 142 (olerkia).
·    Itzulera, Karmel 2000-2, 136 (olerkia).
·    Itzulera, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    Kanposantuko kluba, Karmel 2005-4, 105 (olerkia).
·    Kodea, Karmel 2000-2, 131 (olerkia).
·    Maitasuna, Karmel 1999-4, 140 (olerkia).
·    Momifikazioa, Karmel 2005-4, 103 (olerkia).
·    Nire ase ezinaren euli mizkina, Karmel 1999-4, 141 (olerkia).
·    Nire olerkia da nik neuk eraikitako klaustroa, Karmel 1999-4, 139 (olerkia).
·    Oihua, Karmel 2000-2, 133 (olerkia).
·    Ostera laburra, Karmel 2005-4, 106 (olerkia).
·    Plazakoa, Karmel 2000-2, 132 (olerkia).
·    514. gela, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    727. gelako besalkia, Karmel 2005-4, 101 (olerkia).


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2