Ondarroa, 1978. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da. 2001etik aurrera BBKn ari da lanean. Bertsotan aritzen zen gaztetan eta orain egokitzen zaionean, gai-jartzaile lanetan.
Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Euskadi Irretia, Deia edo Berria egunkarian zutabegile. Aldizkari ezberdinetan ere parte hartu izan du.
2006an argitaratu zuen bere lehen liburua Ezkatak (Susa, poesia). Eta 2008an, Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, haur literatura) argitaratu zuen. Ondoren idatzi ditu Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007) eta Markel gelazikin (Elkar, 2008). 2009an Martin egon geldi argitaratuko da.