Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Jenaro Garate Goihartzun

Jenaro Garate Goihartzun

Zortzigarrena naiz (Elgoibar, 1927) hamaika anaia-arreben artean. 11 urterekin (Francoren guda garaian) aldizkari saltzen hasi lanean. 14 urterekin Elgoibarko Banco Vizcayan soldatapean. 16 urterekin jesuita. 24rekin, filosofia ikasketak egiten adimenezko eta, ondorioz, fedezko oinarriak galdu. Kalera, 20 urtez agnostizismoaren itzalpeko ilunean bizitzera. Nire gogo barrenean Jaungoikoak berriz bereganatu arte.
30 urte arte lanean. Mutikotan hasitako ‘Profesor Mercantil’ titulua burutuz gero, Madrilera Ekonomia ikastera. ‘Agroman’en lanean nintzela bukatu nuen karrera.
35 urterekin ezkontza zoriontsua.
Lanean jarraituz, lehenbizi ekonomialari nagusiak irakurri eta aztertzeari eman nion: Adam Smith, Ricardo, Marx, Marshall, Keynes. Fakultatean erakutsi ez zidatena argitu nahian, lasai eta luzaro jardun nuen makroekonomiaren oinarrizko arazoa ikertzen. JAKIN aldizkarian eta GERO editorialean eskaini nituen nire azterketen emaitzak.
Jubilatu, eta 72 urterekin nire bizitzako giza gogo aurkikuntza: gizakiaren adimenaren (eta beste fakultate guztien) gainean, giza maitamena dagoela, hautamenaz eta ezagumenaz osatua, ‘Gizakia maitagogoa da’ titulupeko liburuan JAKINek argitaratua (www.gizakia.com).

Bibliografia

·    Andra eta gizon. Gizaki bakar, sexu bikoitz, Karmel 2006-4, 80-101.
·    Gizakiaz. San Ignacio eta Santa Teresa. Karl Rahner, Karmel 2006-2, 59-66.
·    Zientziagintzaren dekalogoa, Karmel 2007-3, 30-31.


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2