Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Joseba Aurkenerena Barandiaran1956an Donostian sortua, aita donostiarra eta ama ataundarra dituela. Ataundik datorkio mitoa eta mitologiarekiko duen zaletasuna. Historian lizentziatu zen Donostiako EUTG-n, eta gaur irakasle gisa aritzen da Irungo Txingudi Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Lezon bizi izan da urte luzetan eta legealdi batez, bertako kultura zinegotzia izan zen. Duela hamalau bat urte Lapurdiko Urruñara joan zen bizitzera bere familiarekin batera, eta gaur han jarraitzen du Ipar Euskal Herriaz maitemindurik. Ipuinak, artikuluak eta saiakerak idazten ditu, batik bat.

Bibliografia - Karmel

Bibliografia

Karmel aldizkariko bibliografia, ik. "Karmel 1931-2006 interneten" orrialde nagusian

Karmel aldizkaritik kanpo argitaratutako idazlanak:

- Lezoko ipuin inoizkoak. (Lezoko Udala), 1997 - ipuinak.
- Euskal sinesmen zaharrak. (Gero), 1999 eta (Deia Bilduma), 2002 – euskal mitologiari buruzko saiakera.
- Irainka. Euskal irainen bilduma. –beste bi lagunekin elkar-lanean—
(Gero), 1999 – Irainen hiztegia.
- Haur hizkera. –beste bi lagunekin elkar-lanean-- (Gero), 1999 – Haur hitzen bilduma.
- Harribeltzetako ipuinak. (Gero), 2001 – ipuinak.
- Makurmendiren magalean. (Gero), 2002 – ipuinak.
- Iparraldeko kronikak. (Gero), 2003 – Iparraldeari buruzko kronikak.
- Harribeltzeta nire gogoan. (Gero), 2004 – ipuinak.
- Hodei ororen azpian. (Gero), 2005 – umorezko narrazioak.
- Iparraldean gaindi. (Gero), 2006 – Iparraldeari buruzko kronikak.
- Sorgin mainguak dabiltz (Maiatz), 2007 – ipuinak.
- Euskaldunon mundua hizpide (Gero), 2007 – euskal jakingaiak.
- Hendaiako tren geltokian. (Hiria), 2008 – ipuinak.
- Jaizkibelazpi. (Hiria), 2008 – ipuinak.


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2