Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Iñaki Sarriugarte Irigoien

Iñaki Sarriugarte IrigoienBilbo, 1953. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen, Euskal Filologian lizentziatua. Irakasle agregatua Basauriko Urbi institutuan, Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaian. 2008. urtetik aurrera IRALEko irakaslea. Bertsolaritzan epaile lana bete du lehiaketa eta txapelketa askotan: Eskolartekoan, Araba-Bizkaikoan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian... Epaimahaiko izan da zenbait lehiaketa literariotan. Hainbat artikulu, kolaborazio literario eta argitalpenen egilea da.

Bibliografia

Zenbait argitalpen eta liburu-edizinoen egilea: Jose Manuel Etxeita (Bidegileak, 4), Juana Atxabal (Bidegileak, 37)…; Jaioterri Maitia (J. M. Etxei-ta), Batetik Bestera (E. Erkiaga), Izadiminez. Poema Argitaragabeak (B. Gandiaga), Hitz lauz idazten (B. Gandiaga)… Artikulugintzan ere, baditu zenbait aletxu liburuetan: “Oi, edertasunaren eder eta apala!” (Mendebaldeko euskeraren ekarria); “El séptimo salmo de Artaso” (Cien años de poesía, Peter Lang, Berna)…; eta aldizkari batzuk aterpetu ditue haren idazlantxuak: Karmel, Idatz&Mintz, Jakin, Euskalingua, Zurgai…"


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2