Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Ainara Maya Urroz

Ainara Maya UrrozIrun, 1976. Euskal Filologian lizentziatu zen 2002an, eta irakaskuntzan ibili da hainbat euskaltegitan eta eskolatan. “Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa” masterra egin du 2002tik 2004ra. 2006tik 2008ra bitarte UNEDen “Idazle Eskola” graduondokoa egin du. Gaztetatik hasi zen egunerokoa idazten lehen aldiz atzerrira atera zelarik 1995ean Alemaniara alemana ikastera, eta txikitatik poesia-begirada lotsatia eta isila izan du. Ahozkotasunean oso iaioa ez zenez, poesia idazten hasi zen gaztea zela, eta geroztik idazten du, egunero. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Info 7 irratian, Garan eta Antxeta irratian. Gara egunkarian literatura-kritikari ibili da. Aldizkari ezberdinetan ere parte hartu izan du: Irungo gaztetxoen aldizkaria, Irunero, Ttipi Ttapa, Maiatz, Egan. Egun euskara teknikaria da Osakidetzan; baina itzultzailea, idazlea eta olerkaria ere bada, eta euskararen irakaskuntzan ere aritua da. 2004an Santiago Gamboaren “Perder es cuestion de metodo” eleberri beltza euskaratu zuen (Galtzea metodo kontua da, Txalaparta, 2004). 2012an, “Chansons d’amour-ilargi beterik gabeko gauak” bere lehen poema liburua argitaratu zuen, Maiatz argitaletxearen “Uhargi” bildumaren barruan.

Bibliografia - Karmel


©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2