Hasiera | Zer garen | Kontaktua | Harpidetza | Loturak

 Karmel.

Euskal Aldizkaria

Olerti Aldizkaria

SOnaindia_1 Olerti

Historian zehar, aldizkarien artean, Olerti izan dugu osotasunean, kalitatez eta kantitatez gorengoa; olerki arloan, euskal literaturaren gailurrean izan dugu.
Santi Onaindia dugu aldizkariaren sortzailea (1959) eta zuzendaria. 1969. urtera arte bere bidea jarraitu zuen, eta gero isilunea 1980. urtera arte. Azken zenbakia 1991. urtean argitaratu zen.

Santi Onaindia, Karmel aldizkariaren zuzendaria zen, eta Karmelen beti agertzen ziren olerki batzuk. Baina 1959an literaturako aldizkari berria sortu zuen, bereziki Euskal Herri osoko olerkarientzat maitagarri gertatuko zena. Santik ikusten zuen nola beste nazioek ere literaturaren bidez, eta bereziki olerkien bidez nazioen kultura berpizteko era egokia zela, bai antzina eta bai gaur egun...
Olerti, Gobernuaren baimenik ez zuela izango eta, Karmel aldizkariaren gehigarri bezala agertzen hasi zan: “Olerti. Iru illabeteroko Aldizkaria (Suplemento poético de Karmel)”.

Eta lehenengo zenbakian agertzen ziren, besteen artean, G. Aresti, Laspiur, San Martin, Luis Muxika, “Ayalde” A. Zubikarai, G. Manterola, S. Onaindia, etab., baita beste nazioetako olerkari handien itzulpenak ere: Gabriela Mistral, R. Tagore, Schelley, F. García Lorca, Bergili, etab.

©2008 Karmel | Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting | Irisgarritasuna | XHTML | CSS2