Arrizabalaga Alberdi, Juan Mari

Arrizabalaga Alberdi, Juan Mari

Azkoitia, 1946

Azkoitia, 1946 Lehen ikasketak Azkoitiko eskolan egin ondoren, hizkuntza klasikoak eta giza zientziak Zornotzan eta Nafarroako Alesbesen egin zituen. Gero Larrean eta Markina urte bana igaro eta gero, Filosofi eta Teologi ikasketa batzuk Vienako kolegio internazionalean eta unibertsitatean egin zituen.

Bere bizitza irudia da. Irudia ikusi, irudia dastatu, irudia sentitu, irudia bizi… irudia sortu, irudia birsortu, irudia erditu, irudia kopiatu, irudia antzeztu… irudiari bizia eman, irudietatik bizipenak jaso…

Txiki txikitatik, zegoen tokian edo eta egoeran zegoela, bere betiko zaletasun nagusia artea eta irudia izan dira.

Margolaritza, marrazkigintza, argazkigintza, irudiztatzea e.a. dira gogokoen dituen ekintzak. Arlo guzti hauetan autodidakta hutsa eta bide batez ikerle sutsua, nahiz eta gero bere lanak aurkezteko alfer edo lotsati agertu. Aspalditik luma-muturrez tinta txinaz egindako marrazkiak dira bere lanaren zatirik handiena: 40 bat monografiko edo sorta egin ditu, horietatik gehienak Euskal Herriko ondare kultural, historiko edo artezkoari buruz.

Hala nola: Donostiako dorreak (200), Gipuzkoako parrokietako kanpai dorreak (220), Donostiako farolak (24 azterlan), Urola trenaren geltokiak, Euskal Herriko gazteluak, dorretxeak, harria historian zehar, baserriak, bizipenak, itsas argiak, zubiak, baselizak, garaiak, klaustroak, aurriak, arkitektura modernoa, katedralak, mitoak, elezaharrak, itsasontziak, paisaiak, zurezko arkitektura, zizelkariak, gotorlekuak, ura, burdina, arkitektura zibila, iturriak, e. a. Eta beste toki eta gaien artean, Bartzelona modernista (17).

 Azken aldi hontan koadro panoramikoetan lanean edo azterketan ari da. Kezko irudietan ere murgilketaren bat edo beste egin du. Gainera kartelgintzan, liburu- eta aldizkari-azalak eta folletoak diseinatzen eta argazkilaritzan ere dihardu.

Bibliografia - Karmel

Bibliografia

KARMELeko BIBLIOGRAFIA

· Arkitectura modernoa, Karmel 2006-1, 57-70.
· Bartzelona modernista, Karmel 2003-3, 57-74.
· Beste begirada bat, Karmel 2005-3, 29-45.
· Bizipen arkitektonikoak, Karmel 1999-2, 73-85.
· Donostiako eliz dorreak, Karmel 2001-3, 53-75.
· Donostiako farolak, Karmel 2002-3, 27-49.
· Donostiako kupulak, Karmel 2000-3, 52-76.
· Edith Steinen holokautoa, Karmel 1998-3, 41-63.
· Euskal Herriko 12 gaztelu eta dorretxe, Karmel 1998-1, 82-94.
· Euskal Herriko aurriak, Karmel 2005-1, 65-77.
· Euskal Herriko baselizak, Karmel 2002-1, 71-83.
· Euskal Herriko baserriak, Karmel 1998-3, 72-84.
· Euskal Herriko itsasargiak, Karmel 2000-1, 72-85.
· Euskal Herriko klaustroak, Karmel 2004-1, 59-73.· Euskal Herriko zubiak, Karmel 2001-1, 64-76.
· Garaiak, Karmel 2003-1, 60-72.
· Gurutzeko Joan deunaren ‘Barne Kanta’ Imanolek abesten du. Imanolekin elkarrizketan; Karmel 1994-3, 68-88.
· Juan Mari Arrizabalaga: Harriak..., Karmel 1997-3, 38-50.
· Katedralak, Karmel 2007-1, 24-37.
· N. Etxanizen beste gutun bat Gobernadoreari, Karmel 1993-1, 87-90.
· Umetasuna, Karmel 2006-4, 62-79.
· “Urolako” trenbideko geltokiak, Karmel 1997-1, 26-32.
- Ik. URKIZA TXAKARTEGI, Julen – URIBARREN, Patxi – ARRIZABALAGA, J. Mª, Edith Stein-en kronologia, Karmel 1998-3, 6-13.

BIBLIOGRAFIA:

Karmel aldizkaritik kanpo argitaratuak

 

 Begoñako Karmeloko Gogoz barneko aldizkarian bizpairu kolaborazioi argitaratu zituen, hain zuzen Vienatik bidaliak 1965 eta 1966 urteetan:

- Jazz-musika Eleizan?, Gogoz 2´rren alea , (1965) 43-46

- Gabonak, Gogoz 2´rren alea , (1965) 68 Atzerritik,

- Wienatik 1965-IX-16, Gogoz 2´rren alea , (1965) 75

- Andra Maria Batzar Nagusian, Gogoz 3´rren alea, (1966) 9-16

- Atzerritik Wienatik, 1966-VI-4, Gogoz 3´rren alea, (1966) 75

-  Sozialistak eta Eliza, Gogoz 4´rren alea, (1966) 23-30

- Casas-Torre y Palacios de Guipúzcoa (Argazki eta irudi kolaborazioa) Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofíciala. 1996.

- Convento de Carmelitas en Markina (Argazki eta irudi kolaborazioa).

- Donejakue bideko ibiltarientzat folletoa. 2012.

- Larrea folletoa.(Diseinua) 2012. Karmeldarrak folletoa (diseinua) 2015.

- Karmeldarrak folletoa (Diseinua). 2015.

- Egutegi sorta anitza ere diseinatu du.