Intxausti Rekondo, Joseba
Historialaria da. Bartzelonako Unibertsitatean irakasle izan zen, eta baita Arantzazuko Ikastegi Teologikoan ere. Euskaltzain Urgazlea izan da 1961az geroztik, eta 2005etik hona Ohorezko Euskaltzaina da. 2007an Euskararen Historia Sozialaz (EHS) diharduen Euskaltzaindiko “Etxeberri” Egitasmoa landu zuen Euskaltzaindiarentzat, eta berorren zuzendaria da geroztik.
1975ean hasita, arreta berezia jarri du Hizkuntzen Historia Soziala aztertzen, eta Euskararena batik bat. Idazle eta lankidea izan zen Euskararen Liburu Zuria idatzi zenean (1978), eta aldizkako argitalpenen zuzendaria ere izan da (Jakin, Anaitasuna).
Uzei-ko zuzendari-sortzailea izan zen, era berean Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuarena (Historia baten bila, 1990) eta Bidegileak bildumarena (Eusko Jaurlaritza, 1991). Euskarari buruzko Erakusketen zuzendari-egilea izan da (Euskal Hitz, Eusko Jaurlaritza, 1987; Euskara Denona, Nafarroako Gobernua, 1989). 1984-1985. urteetan lankide-talde zabal batek burututako Euskal Herria obra zuzendu zuen (2 libk., Lan Kide Aurrezkia).
Saiakera gisa, euskararen historia sozial orokor bat idatzia du: Euskara, euskaldunon hizkuntza (argitalpenak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Argitara eman dituen Euskararen Historia Sozialarekiko ikerlanak batez ere riev, Boletín Sancho el Sabio, Euskera eta Jakin aldizkarietan kaleratu ditu.
Esparru historiko-soziolinguistiko horretan egindako lanen parean, Euskal Herriko Historia Erlijiosoa aztertu izan du, mota ezberdinetako lanak argitara emanez (Arantzazu. Ikerlan eta saiakerak XX. mendeko historiaz, 2003; Un Convento en la Ciudad, 2005, etab.), Euskal Herriko Erlijiosoen Historiako I. Kongresua zuzendu eta bertako Aktak editatuz (2003). Euskal erlijiotasunari buruzko ikerlanak batik bat Karmel eta Hemen aldizkarietan eman ditu. Arantzazu aldizkarian hileroko saila darama Euskal Herriko Institutu Erlijiosoei buruzko historiaz.
K. A. Euskal Fundazioko Idazkari Nagusia da, berau sortu zenetik (1994).
Bibliografia - Karmel
- EDITH STEIN (1891-1942), XX. MENDEKO PENTSAMENDU ETA ZORIGAIZTOAN
- Eliza eleanitzean euskararik ba?
- Santiago Onaindiaren jaiotzaren mendeurrena
- Euskal Herriko Jesulagunen peskizan. Estatistikak zertaz ari zaizkigun
- Bilboko eta bilbotar Jesulagunak
- Bilboko Jesulagunak Jaurerrian (1604-1767)
- Larreatik dator notizia. Liburu baten karietara
- Euskal apaiz diozesiarren XX. mendeko historiak
- Mistika XX. mendeko Filosofian. Lanerako zenbait ohar,
- Euskal Herriko juduez
Bibliografia
· Antonio Arruti, olerkari galdua (1882-1919), Karmel 1998-2, 30-38.
· Arantzazuko V. mendeurrenean, Karmel 2001-3, 76-87.
· Euskal Herriko erlijiosoen historiaz kongresu baten xede, Karmel 2002-4, 10-23.
· K. Santamaria: pentsalari katolikoen bilgune. Donostiako Solasaldi Katolikoak (1947-1959), Karmel 1998-1, 95-110.
· Kulturak ala/eta Elizak? Armeniako Eliz kulturatzea dela-eta, Karmel 1999-2, 37-48.
KARMELetik kanpo argitaratuak
ALDIZKARIETAN
Euskararen ofizialtasuna: zenbait aurrekari historiko Joseba Intxausti Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque, ISSN 0210-1564, Liburukia 52, Nº. 3, 2007, pags. 1235-1249
Joanes etxeberri egitasmoa (2007-2008): Euskararen Historia Sozialerako Proiektua: EHS Joseba Intxausti Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque, ISSN 0210-1564, Liburukia 52, Nº. 1, 2007, pags. 239-267
"Jakin" (1956), aurreko eta berehalako testuinguruan Joseba Intxausti "Jakin, ISSN 0211-495X, Nº. 158, 2007, pags. 53-76
Iraganari bere memoriaJoseba Intxausti Jakin, ISSN 0211-495X, Nº. 156, 2006, pags. 9-11
Donostiako Egia Auzoa Joseba Intxausti Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián, ISSN 0210-2889,Nº. 38, 2004, pags. 341-514
Eliza katoliko erromatarra eta euskara Joseba Intxausti Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque, ISSN 0210-1564, Liburukia 49, Nº. 2, 2004, pags. 811-874
Euskaraten eliz erabilpena eta Luku Gotzaina Joseba Intxausti Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350,Nº 7, 1997, pags. 243-274
Leizarraga eta Leizarragatarrak (1563-1571): erreforma-kontrarreformetako ilun-argitan Joseba Intxausti Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV, ISSN 0212-7016, Vol. 40, Nº. 1, 1995, pags. 119-160
Euskal antzinate berantiarraz eta lehen ertaroaz Joseba Intxausti Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, Nº 4, 1994, pags. 313-330
Piarrer Lafitte-ren oroitzapen solasetan Joseba Intxausti Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, Nº 3, 1993, pags. 285-302
Euskal Herriko Liburutegia Joseba Intxausti Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, ISSN 0422-7328, Nº. 4-6, 1970‑1971, pags. 84-86
Historia
Iraultzaren hildotik (1972, Jakin)
Euskal eskolaren iraganaz (1991, Euskal Herriko Elkarteko Administrazioa)
Euskal historialariak eta frantziskotarrak: azterketa historiografikoa (1998, EFA)
Saiakera
Euskara, euskaldunon hizkuntza (1990, Eusko Jaurlaritza)
Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak (1999, UPV-EHU)
Euskararen aldeko motibazioak (1999, UPV-EHU)
LIBURUAK
Gure herriko frantziskotarrak: herrietako historia garaikidea (1791-2000) Joseba Intxausti, Idoia Unzurrunzaga Oñati : Aránzazu, 2002. ISBN 84-7240-183-9
Euskal historialariak eta frantziskotarrak: azterketa historiografikoa Joseba Intxausti Oñati : EFA Frantziskotar Argitaletxea, 1998. ISBN 84-7240-162-6
Historia, nación y nacionalismo: entrevista con Joseba Intxausti ; Cuestión nacional y movimiento obrero ; Pueblos, naciones, estados Pierre Vilar, Joseba Intxausti Hondarribia (Guipúzcoa) : Hiru, 1998. ISBN 84-89753-04-0
El euskera en Álava Joseba Intxausti Vitoria-Gasteiz : Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 1994. ISBN 84-457-0442-7
Euskera, la lengua de los vascos Joseba Intxausti Donostia : Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, D.L. 1992. ISBN 84-7917-234-7
El vascuence en Navarra: = Euskara Nafarroan Joseba Intxausti. Gobierno de Navarra, 1989. ISBN 84-235-0870-6