Urrutia Badiola, Andres
Bilbo, 1954.
Berriki izendatu dute Euskaltzainburu.
Batxilergo ikasketak Indautxuko Jesuitetan burutu zituen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen, 1976an lizentziatura eskuratuz, abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizioak prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen, 1981etik 1994ra arte. 1994az geroztik, Bilbon notario dihardu.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eskola batzuk euskarazko klaseak eta gaztelaniazkoak ematen ditu.
Deustuko Unibertsitatean Euskara Juridikoa Mintegia sortu zuen, eta, gaur egun, horren eta Zuzenbide Fakultateko euskara koordinatzailea da. Bestetik, 1984. urtetik 1988. urtera bitartean Euskararen Aholku batzordeko kidea izan zen. Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko Legea atondu zuen legelarien batzordean parte hartu zuen.
Aldi berean, arlo juridikoan ondu ditu hainbat lan lexikografiko eta terminologiko euskararen inguruan, batez ere, UZEI elkartean (Administrazio Hiztegia, Zuzenbide Hiztegia, Hirigintza Hiztegia...). Labayru ikastegiko kolaboratzailea eta horren udako ikastaroaren irakaslea.
Literaturaren arloan, euskarazko autore klasiko batzuen edizioak prestatu (Eguzkitza, Eusebio Erkiaga...), eta narrazioak eta itzulpenak moldatu ditu.
Testu juridikoen itzulpenean ere aritu da, eta, Gotzon Loberarekin batera, koordinatu ditu Deustuko Unibertsitateak argitaraturiko euskarazko zuzenbide eskuliburuak (zuzenbide zibila, merkataritza zuzenbidea, zuzenbidearen historia, lan-zuzenbidea....) eta lege-testuen bertsio elebidunak, gaztelaniaz eta euskaraz, hala nola, 2003an, Espainiako Konstituzioaren euskarazko bertsio eguneratua, Euskaltzaindiak egina, Deustuko Zuzenbide Fakultateko hainbat irakaslerekin batera.
Bide beretik, 2004an, argitara eman da hainbat urtetan zehar eginiko lana, hots, Kode Zibilaren euskarazko bertsioa, historian lehenengo aldiz. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak burutu dute lan hori, eta Andres Urrutia lan-talde horren buru izan da.
Oro har, Zuzenbidearen alorreko euskara teknikoa lantzeko egin eta egiten duen lana azpimarratzekoa da, besteak beste, bere bi liburu hauen bitartez: Euskara legebidean eta, Gotzon Loberarekin batera, Euskara, zuzenbidearen hizkera. Bide beretik, antzinako testu juridikoak ikuspegi juridiko-linguistikoetik berreskuratzeko eta aztertzeko ahalegin berezia egin du, oraintsu argitaratu duen Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833-1877. Euskarazko testuen bilduma eta azterketa. Bertara batu dira XIX. mendeko hainbat testu juridiko-administratibo euskaraz, hiztegi eta bestelako xehetasunekin.
Literaturaren alorrean, Idatz & Mintzen argitaratu ditu idazlanak. Bi narrazoi-liburu argitaratu ditu: Orrialdeak eta Berbondo.
Itzulpengintzari dagokionez, berriz, galizieratik Mutiko baten oroitzapenak eta Méndez Ferrínen Tagen Atarako itzulera liburuak itzuli ditu. Honez gain, Alvaro Cunqueiro, Tolkien eta James Joyce irlandarra ere euskarara ekarri ditu.
1991n Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen eta sei urte geroago, 1997ko martxoaren 21ean, euskaltzain oso. Alfonso Irigoienen ordez izan zen hautatua eta sarrera hitzaldia Bilbon egin zuen, "Legearen zirrikituetatik barrena: ahozkotik idatzizkora" gaia jorratu zuela. Jose Antonio Arana Martijak erantzun zion. Akademiaren barnean Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoaren batzordekide eta buru izana da. Gaur egun Jagon sailburua da, bai eta Argitalpen Batzordeko kidea eta Lege-Ekonomia Batzordeko kidea ere (Lege Azpibatzordeburua).
Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kidea izateaz gain, UZEIko Zuzendaritza Batzordeko osatzen du.
2004an eratu den Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea da.
Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia-estatutuak arauturiko Ebazpen Batzordearen kidea da, Bizkaiko Foru Aldundiak hala izendatuta.

Bibliografia - Karmel
Bibliografia
· Arauzko testuak euskalkien tradizioan: San Frantziskoren Hirugarren Ordena, Karmel 2003-2, 17-35.· Arranegitik Arranondora. Eusebio Erkiaga (1912-1993) gomuta nahian, Karmel 1993-3, 3-26; Karmel 1993-4, 11-29 (1993-3, 3-26).
· Augustin Zubikarairen narrazio-teknikak: „Anton Guzurretxe“, Karmel 2004-3, 29-45.
· Baserria: lege berriak, bizimodua aurrera, Karmel 1987-3, 28-33.
· Baserriaren inguruan: oinordetzazko itunak eta Bizkaiko Foru Zuzenbidea, Karmel 1994-2, 20-30.
· Behin batez bada ere..., Karmel 1988-1, 101-102.
· Bizkaiko Forua, baserritarra ez ote?, Karmel 1993-2, 54-60.
· Emile Larreren ‘Ene artzain-etxolak’, Karmel 2001-3, 95-103.
· Escribadu gazteentzaco eusquerazco instruziñoiac, Mogelen erara moldatuac, Karmel 1996-1, 86-91.
· Eskribautzaren hiztegi ttipia, Eusebio Erkiagaren eskutik, Karmel 2001-1, 31-49.
· Eskuizkribu baten sotadantza, Karmel 1995-3, 67-79.
· Eusebio Erkiaga, medikuntza arloko itzultzaile: zain tiratu, zain urratu, zaina bere lekuan sartu (I), Karmel 1997-2, 3-41.
· Euskal Biltzarra: hizkuntza eta gizartea, Karmel 1987-4, 21-26.
· Euskal literaturaren inguruan: mende hasierako “literaturas mortas”, Karmel 1989-1, 6-13.
· Euskal zuzenbide foralaren erreforma, Karmel 1988-2, 6-l5.
· Euskal zuzenbidean buruz, Leizaolaren goratzarrez, Karmel 1989-2, 20-29.
· Euskara eta euskal foru zuzenbidea notaritzaren alorrean: urte bateko jarduketa, Karmel 1997-1, 3-9.
· Euskara, segurtasun juridikoen hizkuntza ote?, Karmel 1991-1, 6-10.
· Euskararen “Barne-normalkuntza”z zertxobait, Karmel 1991-4, 75-80.
· Euskararen gizarte-erabilera, katalanaren argitan, Karmel 2005-3, 3-12.
· Frai Bartolome, lapurretatik ekologiara: ohar laburra, Karmel 2000-3, 3-11.
· Gerra aurreko euskal terminologia juridikoan: J. B. Eguzkitzaren “Gizarte-auzia” (1935), Karmel 1997-4, 50-84.
· Hitzak lege: Aita Hipolito Larrakoetxea (1892-1976), kanonista karmeldarra, Karmel 2002-1, 39-55.
· Hizkuntz gizaeskubideen bila: RECIPEko adierazpena, Karmel 1988-3, 55-62.
· Icasiquizunac: Frai Bartolome eta logreria, Karmel 1999-1, 143-153.
· Irratiko protokolo baten printzak (I), Karmel 1994-1, 97-107.
· Irratiko protokolo baten printzak (II), Karmel 1994-3, 92-100.
· J. B. Eguzkitza eta Lekeitio, berrogeitamar urte geroxeago (1939-1989), Karmel 1989-4,15-17.
· Larramendi-ren berrehun urteetan (1960-1766), Karmel 1986-3, 45-50.
· Lekeitio doluminetan: Rufo Atxurra hil jaku, Karmel 2002-4, 3-9.
· Manuel Gorostidi eta Bonifazio Etxegarai: euskara, lege eta epaitegietan, Karmel 2000-1, 15-32.
· Nafarroako foru zibil berriak hogeita hamar urte: testu euskaratuaren aurkezpena, Karmel 2003-4, 24-36.
· -Ondarroa: astebete bat Augustin Zubikarairen inguruan, Karmel 1992-4, 84-90.
· Peru Abarka-ren 6. autua, Karmel 1986-1, 20-25.
· Philotea’ dantzari eta Frai Bartolome euskaralari: ohar laburra, Karmel 1998-4, 3-16.
· Simenon euskaraz edo Eusebio Erkiagaren ‘Aspaldiko Maigret’, Karmel 2003-3, 15-25.
· Truke-letra eta euskara, Karmel 1988-1, 18-22.
· Tunbixak tuntux (Augustin Zubikarairen olerkiak), Karmel 2004-4, 3-22.
· Unamuno'ren “Paz en la guerra”, Karmel 1987-1, 83-88.
· UZEI--ren Hiztegi berria: Zuzenbidea (Martxoak hogeian Deustuko Unibertsitatean irakurritako aurkezpena), Karmel 1986-2, 94-97.
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Azkenaurreko testamentua, Karmel 1997-3, 139 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Bilbo hau nirea ete bada, Karmel 1997-3, 143 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Hantxe erreka handiak, Karmel 1997-3, 140 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Mundo hau, haize errepublika hau, [Has.], Karmel 1997-3, 144 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Sorginetxe, Karmel 1997-3, 142 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. ABASOLO, Eusebio, Txindokiko Mari, Karmel 1997-3, 141 (olerkia) (Itzult.: Andres Urrutia).
o Ik. DODD, Michael, Joan Gurutzekoaren mezua: historia, agerrera, etorkizuna, Karmel 1990-3/4, 211-221. Euskaratzailea: Urrutia Badiola, Andres.
o Ik. GALLASTEGI, Cesar – LOBERA, Gotzon – URRUTIA, Andres, Bergarako 1839ko ituna eta XIX. mendeko udal administrazioko beste testu batzuk euskaraz, Karmel 1999-4, 45-52.
o Ik. GALLASTEGI, Cesar – LOBERA, Gotzon – URRUTIA, Andres, Euskarazko testugintza juridiko-administratiborako osagaiak: Baizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zirullarrak (1917-1920), Karmel 1999-4, 3-19.