Urrutia Jorajuria, Xerar
Euskal idazlea, kantaria eta kanta-egilea da. Gaztetan Hegoak taldean ibilia, gaur Kuxkuxtu txarangan dabil. Urruñako ikastolaren lehendakari izana, baita Ziburuko Piarres Larzabal kolegiokoa ere. Euskal Herriko Mus Txapelketako arduradunetako bat da. Berttoli elkarteko kidea.
Kanta anitz egin du. Horietako batzuk 2012an plazaratu zuen Zu diskoan entzun daitezke. 2013an Askatasunaren egarriz izeneko kantu eta olerki liburua plazaratu zuen, Maiatz argitaletxearen bitartez. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñak jokatu zuen kabalkada-zintzarrotsaren idazleetako eta arduradunetako bat izan zen. 2015ean Zu-bi izeneko bigarren diskoa plazaratu zuen. 2017an eta 2019an Urruñan jokatu zituzten karrikaldi mitologikoen antolatzaile eta sortzaileetako bat izan zen, Zelin Duperourekin eta Patxi Adurriagarekin batera. Urrunaga kultur elkarteko lehendakaria da eta Urruña aldizkariaren editorea.
Bibliografia - Karmel
- “Amalur kuttuna”, “Euskara da zure etxea”, “Bihozminez”, “Noiztenka”
- Belearen kantua / Berari / Ez dut astirik izan / Xutituko gira,
- Amatto, / Eskua, / Oihane
- Libre, berriz ere. / Lilia. / Amodioaren hatsa
- Aiako Harriari begira / Hegoa / Pinpirina eta izarra
- Maddi Ortiz, euskaldun bat Amazonian
- “Hautuaren tenorea”; “Sentiarazi”
- Xerar Urrutiaren Olerkiak: ‘Abian’, ‘Askatasuna’, ‘Segurako lorea’
- Aphanizeko ziloan / Goizaldea / Jainkosa galduar
- Xerar Urrutiaren Olerkiak: ‘Abian’, ‘Askatasuna’, ‘Segurako lorea’
- Xerar Urrutia Jorajuriaren olerkiak
- Xerar Urrutia Jorajuriaren olerkiak..
Bibliografia
BIBLIOGRAFIA
Karmel-en plazaratuak:
313. zenbakia. Olerkiak: Aita, Elorri eta Transmisioa.
314. zenbakia. Olerkiak: Larrun, sutea eta Ama Euskara.
315. zenbakia. Olerkiak: Abian, Askatasuna eta Segurako lorea.
316. zenbakia. Olerkiak: Aphanizeko ziloan, Goizaldea eta Jainkosa galduari.
317. zenbakia: Olerkiak: Beherobia eta ibardingo artzain-neska. // Narrazioa: Saiak zeruan dantzan.
318. zenbakia. Olerkiak: Hautuaren tenorea eta Sentiarazi. // Narrazioa: Maddi Ortiz, euskaldun bat Amazonian.
319. zenbakia. Olerkiak: Aiako Harriari begira, Amatto eta Pinpirina eta izarra.
Bestelako sorkuntzak:
Liburuak
- Askatasunaren egarriz (Maiatz argitaletxea, 2013). Kantu bilduma.
- Urruñako Zintzarrotza - 2014, Joseba Aurkenerenarekin batera egina (autoedizioa, 2015). Tobera.
- Gure Lurra, Migelenia argitalpenak, 2018. Euskal Herriko historia laburra.
- Nere Konpostelako bidea, Migelenia argitalpenak, 2019. Izarlandako Done Jakuera oinez egin bidaiaren kronika.
- Euskal gerrikoa, Maiatz, 2020. Eleberri historiko-mitologikoa.
Toberak
- Urruñako Kabalkada-zintzarrotsa, Joseba Aurkenerenarekin batera idatzia. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñako pilota-plazan jokatua. Arduradunak: Xerar Urrutia eta Zelin Duperou.
Karrikaldiak
- Urruña Gaua - 2017, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2017ko agorrilaren 26an, Urruñako karriketan jokatua.
- Urruña Gaua - 2019, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2019ko urriaren 12an, Urruñako karriketan jokatua.