Zugazaga Martikorena, Lorentzo (Lontzo)

Zugazaga Martikorena, Lorentzo (Lontzo)Gamiz: 1943 – 10 – 10.

•        Ikasketak
- Gamizen, herriko eskolan : 1949 – 55.
- Derioko Seminario Txikian:  “Humanidade Klasikoak”: 1955 -61.
- Derioko Seminario Nagusian: 1961 – 68:
-                                 Filosofia: 1961 – 64.
-                                 Teologia: 1964 – 68.

Abade, Bilboko Peñascal Parrokian: 1968 – 09 – 15.

•        Goimailako ikasketak
-  Deustuko Unibertsitatean, Teologiako Fakultatean: 1969-70. Teologian Lizentziaduna.
-  Erromako Università Pontificia Salesianan (UPS): 1981-84. Hezkuntza Zientzietan Lizentziaduna eta Doktoradutza urtea.

•        Izendapenak eta destinoak
1.- Derioko Seminario Txikian, Hezitzaile eta Irakasle: 1968 – 74.
2.- Gernikako Andra Mari Parrokian, Parrokiako Bikario: 1974 -76, eta bertako Parroko 1976 – 81.
3.- Erroman ikasle (UPS): 1981 -85.
4.- Sondikako San Joan Bateatzailea Parrokian, Parrokiako Bikario lehenengo eta Parroko gero : 1986 – 2005.
5.- Getxoko Andra Mari Parrokiako Parroko: 2005eko uztailaren 15etik orain arte. Ardurea hartu neban data: 2005/09/18.

•        Beste ardura eta zeregin batzuk
-  1974tik: Eleizbarrutiko Abade Kontseiluko kide. Urte batzuetan bertako idazkari eta Batzorde Iraunkorreko Kide.
-  1976tik 1980ra: Eleizbarrutiko V. Lurraldeko Gotzain-Bikario.
-  1986tik: Deustuko Unibertsitatean Teologia Fakultateko eta Zientzia Erlijiosoetako Goi-Institutuko Irakasle.
-  1996tik: Eleizbarrutiko Pastoraltza Kontseiluko Kide.
-  1989tik 2007ra: Eleizbarrutiko Katekesirako Gotzain Ordezkari.

•        IRAKASKUNTZA
1968 -1974: Irakasle Seminarioan: euskera, erlijinoa eta beste hainbat gai; baita euskal kantak eta euskal dantzak ere.
1974 – 1981: Irakasle Gernikako Bigarren Hezkuntzako Institutuan: Erlijinoa eta 1979-80an Euskera ere bai.
1970 – 1985: Irakasle Derioko Udako Euskal Ikastaroan: Aditza, Literatura, Joskera (Morfosintaxia).
1979 – 1982: Eratzaile eta Irakasle Gernikako “Euskal Ikasturteak” ikastaroetan: Deklinabidea, Atzizkibidea, Aditza, Literatura, Joskera.
1992-93; 95-96; 96-97; 97-98 : Irakasle Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan.
1986an: Irakasle Deustuko Unibertsitateko Teologiako Fakultatean: Teologia Pastoral (gaztelaniaz) eta Kateketika (euskeraz).
 2000tik hona: Irakasle Deustuko Unibertsitateko Zientzia Erlijiosoen Goi-Institutuan: Kateketika.
MOGELen Peru Abarcari buruz “mintegia” filosofiako ikasleei. (Urtea?).
1982 – 83 urtean: Erroman euskera irakasten “Colegio Español” etxean.

•        Euskera ikasteko Metodoak prestatzen
- Patxi Altunaren “Euskera, hire laguna” bizkaieraz prestatu neban 1970. urte aldera Derioko Seminario Txikirako (argitara gabea).
- “Aurten bai”! metodoaren liburuska guztien (1-30) berrikusle: 1987ko eta 1989ko argitalpenak. Zeu zeutara. Bakarkako Alfabetatze Gidatua. HABEren Glotodidaktika Zerbitzuaren zuzendaritzapean.
Nik: batuerazkoa berrikusi eta bizkaierazkoa zuzendu.

Bibliografia - Karmel

Bibliografia

· Arbaiun, Karmel 2002-2, 127 (olerkia).
· Bizia, Karmel 2002-2, 122-123 (olerkia).
· Bizi-emaileak, Karmel 2002-2, 124-125 (olerkia).
· Egunsenti esku eta gau esku, Karmel 2002-2, 115-116 (olerkia).
· Eliza eta euskara, Karmel 2003-2, 48-52.
· Hitzak dantzan, Karmel 2002-2, 120-121 (olerkia).
· Hitzak, Karmel 2002-2, 112-113 (olerkia).
· “Irakurgaiak” liburuaren aurkezpena (Larran), Karmel 1989-2, 69-73.
· Itzertzan, Karmel 2002-2, 114 (olerkia).
· Jaunarekin, Karmel 2002-2, 118120 (olerkia).
· Sakon ixilean murmurio hizlari, Karmel 2002-2, 126 (olerkia).
· Uribazterra, gau, Karmel 2002-2, 117 (olerkia).

Karmel aldizkaritik kanpo argitaratuak

BIBLIOGRAFIA

 

1.- Biblia arloan

+ KEREXETA´tar Jaime, Alkartasun Barria, Vitoria 1972.

Nik: 27 liburuen sarrerak (bizkaieraz).

+ IDEM, Euskal Biblia, Bilbao 1976.

Nik: Bibliako liburu guztien sarrerak (bizkaieraz).

+ ALKAR LANEAN, Elizen arteko Biblia, Idatz 1994.

Ni: lankide eta itzultzaile (batueraz).

+ Fedea eta bokazinoa Jeremias profetaren liburuan.

Nik: itzulpena eta moldaketa. (Argitara gabea).

 

2.- Liturgia arloan

+ ALKAR LANEAN, MEZA LIBURUA, Bilbao 1984.

Ni: lankide, otoitzen egokitzapenean berariaz.

+ ALKAR LANEAN, IRAKURGAIAK, Bilbao 1988.

Gipuzkeraz egina egoan jatorrizkotik, A. B. C. zikloak eta Liturgi Urte guztiko Irakurgaien bizkaieratzaile Karmelo Etxenagusiarekin.

+ ALKAR LANEAN, MEZA LIBURUA, (berria). Batueraz.

ALDAREKO LIBURUA eta IRAKURGAIAK LIBURUA oso-osorik berrikusi eta eguneratu ditugu. Laster jarriko ditugu Erromako Kongregazinoaren eta Gotzainen Konferentziaren esku, baimen guztiak lortzeko).

Jarraian, bizkaieratu egin beharko dogu, Bizkaiko gure kristau alkarteetan irakurri eta aldarrikatzeko.

 

Bilbo eleizbarrutiko “Euskal Baliabideak” lantaldearekin arlo honetan argitaratu ditugun beste batzuk:

+ Ezkontzaren Ospakizuna, Bilbao 2002.

+ Comunión de los enfermos/Gaixoei gureJauna, Bilbao 2003.

+ Ordinario de la Misa/Meza Santua, Bilbao 2003.

+ Gaixoen Oliadura, Bilbao 2003.

+ Bedeinkapen Liburua, Bilbao 2006.

 

Ni itzultzaile eta berrikusle, Juan Gallastegirekin batera.

3.- Katekesi arloan

* Haurtzaroko Katekesi Prozesoa (Eleizbarrutiartekoa)

Sei urtetik hamabi urte arteko umeentzako katekesi bidea:

1.- Jainkoa gure Aita da eta gu bere seme-alaba gaitu, Bilbao 1985.

Izenburu berarekin hiru liburu: 

-          Katekistaren Gidaliburua

-          Gurasoentzat

-          Umearentzat.

 

2.- Jesus ezagutu nahi dugu, Bilbao 1986Idem…

3.- Jesusen bideak jarraitzen ditugu, Bilbao 1986. Idem…

4.- Jesusen jarraitzaile elkarte barruan, Bilbao 1987. Idem…

5.- Jesusen jarraitzaile gure bizitzan, Bilbao 1988. Idem…

6.- Jesusen jarraitzaile bidez doan herrian, Bilbao 1988. Idem…

 

+ Argitalpen hirukoitza: gaztelaniaz, euskara batuaz eta bizkaieraz.

Ni: hirugarren mailakoaren euskeratzean lankide eta 5. eta 6. mailakoetan lankidetza laburragoa.

Haurtzaroko Katekesirako Ibilbide Berria (Eleizbarrutiartearkoa)

Hau ere sei urtetik hamabi urte arteko umeentzakoa.

1.- Esnatu! Bilbao 1988.

Izenburu berarekin lau liburu:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Familientzako Liburua.

-          Umearen Liburua.

-          Familiekin Batzarrak egitekoa.

-          Eta “kasetea” kantuekin.

2.- Etorri eta ikusi! Bilbao 1999.

Izenburu berarekin liburu bi:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Umearen Liburua.

-          Eta beste bat Jesusen bila, Familiekin Batzarrak egitekoa.

-          Baita “kasetea” ere, kantuekin.

3.- Jarraitu Nirekin! Bilbao 2000.

Izenburu berarekin liburu bi:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Umearen Liburua.

-          Baita beste bat ere, Jesusen jarraitzaile Elizan, Familiekin Batzarrak egitekoa.

 

4.- Zatozte ospatzera! Bilbao 2001.

Izenburu berarekin liburu bi:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Umearen Liburua.

5.- Pozik goaz Jesusekin! Bilbao 2002.

Izenburu berarekin Liburu bi:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Umearen Liburua.

6.- Jesusengan sinesten dugu eta Berari jarraitzen diogu. Bilbao 2003.

Izenburu berarekin liburu bi:

-          Katekistaren Gidaliburua.

-          Umearen Liburua.

 

Ibilbide osoko liburu guztien egilekide, eta euskerazko argitalpenerako arduradun, berrikusle eta zuzentzaile izan naz.

Liburu guztiak gaztelaniaz eta euskeraz. Euskerazko liburuak honelan:

-          Umearenak: batueraz

-          Katekisten Gidaliburuak: batueraz eta bizkaieraz.

-          Familientzakoak: batueraz eta bizkaieraz.

 

Ibilbide osorako katekisteentzako argibideak eskeiniz, beste liburu bat argitaratu genduan euskera batuan:

Katekista garenontzat. Bilbao 2004.

Hemen ere egilekide eta euskerazko argitalpenaren arduradun, berrikusle eta zuzentzaile izan naz.

 

Katekumenotza erako Helduen Katekesia (Eleizbarrutiartekoa)

 + Egitasmoaren giltzarriak, Bilbao 2006.

+ Jainko biziaren bila. Hasierako federantz, Bilbao 2006.

+ Biziaren Sakramentuak, Bilbao 2006.

+ Katekesi Etapa (Katekistarentzat), 2008.

+ Jesus, Jainkoaren Salbamena, Bilbao 2008.

+ Jesusen jarraitzaile, Bilbao 2008.

Helduentzako katekesi ibilbide honetan: ni egilekide, erderazko eta euskerazko argitalpenaren arduradun, berrikusle eta zuzentzaile izan naz.

 * Beste lan batzuk

- Kristau Ikasbidea, Bilbao 1970. (Donostiako Seminario-Etxean astero On Manuel Lekuona eta Mikel Zarategaz batera egindako itzulpena. Hau izan zan nire “bateo” modukoa eleizbarrutiarteko itzulpen lanetan).

- Bilbo Eleizbarrutiko Batzar Nagusiaren Azken Erabagiak, Bilbao 1987 (katekesi arloko erabagiak neuk euskeratuak).

- Katekistak Jainkoarekin berbetan, Bilbao 1989 (Italieratik neuk gazteleratua eta euskeratua).

- Balioetan hezi, Bilbao 1991. Itzulpena Jabier Zubizarretarekin gipuzkeraz eta bizkaieraz.

- Hauxe hartu dogu Jesusengandik, Bilbao 1992. Juan Gallastegik euskeratua eta nik berrikusia eta zuzendua.

- Eta, nor zara zu, Nazareteko Jesus, Bilbao 1992. Miren Leanizbarrutiak euskeratua eta nik berrikusia eta zuzendua.

- Katekesia gaur, Bilbao 2003. (Nik italieratik gaztelaniara itzuli ondoren, Miren Leanizbarrutiak eta biok euskeratua). [Liburu hau “Erlijio Kulturaren Bilduma” sailean argitaratu da, Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Teologiako Fakultatearen gidaritzapean (Jose Luis Zinkunegi zuzendari) lantalde bat osotu genduan eta hogeitalau liburuki argitaratu doguz, itzulpenak gehienak].

 

4.- Bideoak eta Kaseteak

Lantalde zabal bat sortu genduan 1994ko otsailaren 18an, hezkuntzarako eta katekesirako bideoak euskeratzeko eta egokitzeko asmotan.

Interesgarria zan, benetan, lantaldea. Nortzuk osotzen genduan? Begira:

-          Baionako elizbarrutia: Katekesi Ordezkaritza

-          Bilboko elizbarrutia: Katekesi Ordezkaritza

-          Donostiako elizbarrutia: Katekesi Ordezkaritza eta IDATZ.

-          Gasteizko elizbarrutia: Euskerako pastoraltza arduraduna

-          Iruñea-Tuterako elizbarrutiak: Euskerako pastoraltza arduradunak

-          Irakaskuntzako Euskal Erlijiosoen Federakuntza (IEFF)

-          Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (EHIE).

 

Orain arte hogeita hamalau bideo argitaratu ditugu, guztiak euskara batuan:

 

+ Ni zuekin nauzue, gaztelerazko “Dejad que los niños” saileko zazpi bideo.

+ Neure lekuko izango zarete, gaztelaniazko “Seréis mis testigos” saileko sei bideo.

+ Ipuinez ipuin I eta II, gaztelaniazko “Valen los cuentos” saileko bideo bi.

+ Parabolak, gaztelaniazko “Videoparábolas” saileko bost bideo.

+ Biblia bidean lehen urratsak, ingelerazko “The beginners Bible” saileko hamahiru bideo.

+ Harrizko herria eta Pedrotxo joan egin zen, gaztelaniazko “El pueblo de piedra” eta “…y Pedrito se fue” muntaiekin prestatutako bideo bat.

 

Baita ere:

Haurtzaroko Katekesi Ibilbidean aitatu dodazan bi kaseteez gain, neure lankidetza eskeini dot beste hiru kantu-kasetetan ere:

+ 10 Parabola; lehenengo hiru kantuen testua neurea da, eta gainontzeko kantuen zuzenketak ere bai.

+ 50 urtez bidean aurrera, gure eleizbarrutien Misinoen 50. Urteurreneko ospakizunaren inguruan argitaratutako kaseteko euskerazko letrak neureak dira.

+ Goazen guztiok batera, umeen mezetarako letrak neureak dira.

 

 

5.- Olerkiak

- IV Olerki Hariketa, “Lauaxeta” Saria. Laukiz 1980. “Accesit”a lortu neban.

- Irun Hiria, Literatur Sariketak, 1981. Aurkeztua.

- Karmel aldizkarian, 2002-2,112-127 or.

- Olerti aldizkarian hainbat olerki.

- Idatz eta Mintz aldizkarian.

- Mikel Zarateri, “Gure Mikel” liburuan (Bilbao 2004, 139-141 or.), “Lauaxeta”ri, Joan Mari Lekuonari….

- Idatz eta Mintz 44, Hitzak. Hitzak dantzan, 38-40 or.

- Idatz eta Mintz 46, Karmelo Etxenagusiaren omenez, 18-22 or.

 

 

6.- Artikuluak

- Mikel Zarate eta euskera baturako bideak, IKER Atalak I, 129-153 or. 1982.

- Mikel Zarate, gizona eta abadea, Haurgintza minetan liburuaren Sarrera, GEU Argitaldaria, Bilbao 1984.

- “Irakurgaiak” liburuaren aurkezpena (Larrea), Karmel 1989-2, 69-73.

- Katezismo batek hainbeste istilu, Deia 1992.

- Katekesi Ebanjelizatzailea Artzaintza Egitasmo Barrituan (1990-95) 1-13 or., Katekesirako Gotzain Ordezkaritza, Bilbao 1995. Parrokietara bialdua, erderazko aurkezpen gutun batekin.

- Ebanjelizatzea federik ezak jotako egunotan, ik. Derioko Udako Euskal Ikastaroa 25 urtean (1970-1994) Bilbao 1996, 75-82 or. [Iruñea eta Tutera, Bilbo, Donosita eta Gasteizko Gotzainen Pastorala. 1994ko gure gotzainen Idazkiaren azken atalari buruz, “Pastoral ebanjelizatzaile batera itzuli beharra”, Iñaki Beristainekin izandako alkarrizketa. ETBn, Egi BIdean programan esandakoa zabalago azalduz eta iragarriz].

- Euskal Herriko elizearen jokabidea itzulpen arloan, in Euskalkia eta Administrazinoa, VI. Jardunaldiak, Bilbao 2002, 119-146 or.

- Eliza eta euskara, IVAP, 2003, 41. zb.

- Eliza eta euskara, Karmel 2003-2, 48-52.

- Gorbeiako kurutzea, Pyrenaica aldizkarian eta Alkarren Barri aldizkarian,

(Kurutzea jarri ebeneko 100. urteurrenean, 2003).

- Karmelo Etxenagusiari “Urrezko Luma” emotea, Euskera 2003,1, 48. liburukia 437-444.

- Euskarazko Vatikanoko II. Kontzilioko liburuaren aurkezpenak, Karmel 2004-1, 77-89 or. (Julen Urkizarekin. Nik Deustuko Unibertsitateko aurkezpenari dagokiona).

- Nondik nora hainbeste interes Jesus “gizonaren” inguruan, Karmel 2008-2, 183-188 or.

* Artikulu mordoa “Alkarren Barri” aldizkarian (ik. 1990-2006 urteetan), katekesirako baliabideen inguruan gehienak.

- Karmelo Etxenagusia nire gomuten olatuan, Karmel 2009-1, 3-33 or.

 

 

Horrezaz ganera

 

Hainbeste berbaldi eta “erretiro-hitzaldi” abadeei.

Gogo-Jardunak hainbeste lekutan.

Sermoiak: Gernikan eta Gernikaldean, Bermeon, Markinan eta Markinaldean, Mungian eta Mungialdean, Txorierrian, Begoñan, Lazkaon…

Alkarrizketak: ETB 1, ETB 2, Bizkaia Irratian, Euskadi Irratian, U.K. aldizkarian…

Berbaldiak eta Ikastaroak euskeraz Katekisten Formazinorako: Bilbao, Markina, Gasteiz, Bermio, Mungia, Txorierri, Arratia, Berriz…

Bertsoak: Gotzaingintza eta Abadegintza ospakizunetan, gotzainen eta gotzaindegiko lankideen urtebetzeetan, eta era guztitako jai, urteurren eta topaketa ospakizunetan, batez ere eleizbarrutikoetan…

Kantu askoren letrak, bai eleizarako eta baita ostantzerako ere…

Bidaietako Kronikak: Erronkari, Ozako Oihana, Zuberoa, Paris…

 

*** Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) Ohorezko Bazkide egin ninduen Donostian 2004ko Urriaren 4an. (Itzulpen lanekaitik, Elizen Arteko Biblia euskeratzen egindako lanagaitik berariaz).