Zer garen

Izena

KARMEL historia luzeko aldizkaria dugu. Karmengo Argia (1931-1936) aldizkari herrikoia; 1951-1956 urteetan Egutegi bezala agertu zen; eta berriro aldizkari bezala (bihilabetekaria, 1957-1961), baina 1961ean Gobernuak debekatu egin zuen. KARMEL, bere hirugarren aroan, 1970ean hasi zen eta gaur arte jarraitzen du. Gizatasunaren eta euskal kulguraren zserbitzuan. Karmel izena bera Palestinako mendi luze baten izena da. Karmel mendia bertako eta orduko erlijiotasun eta kulturaren erreferentzia da.

Gaur Karmel adizkaria etorkizsuneko euskal kulturaren erreferentzia izaten ahalegintzen da. Gaurko gizon-emakumeek gizatasun sakonararen eta benetako balioetan sustraitutako kulturaren premisak daukozala ikusten da.

Karmel gazteak euren barruko idazketa-garra suspertzeko aukera izan da beti eta izateko asmotan dago. Idazleen sortzaile izatea alde interesgarri bezala aspimarratu daiteke... Eta batzuk idazle famatuak ere biurtu dira.

Karmelek bere tokia egin du aldizkarien artean, batez ere askatasun eta zabaltasun irekian: bai hizkuntza aldetik (euskalkiz ala euskara batuz baliatu, idazle bakoitzaren esku uzten baita).

Aldirik zailenetan, aldizkariak hilez eta galduz zihoazen garai ilunetan, Karmelek eutsi egin zion euskal kulturari eta hizkuntzaren zerbitzuari... 93. urtean aurkitzen da...

Gaiak

Denetariko gaiak erabiltzen ditu; eta batez ere 1984tik gaur arte bost ataletan banatuta agertzen da aldizkaria:

Kultura, Karmel gehienbat aldizkari kulturala da, euskal kulturaz, lehengokoaz eta gaurkoaz aritzen da. Kantitatez ere atal hau da nagusia: 40%. Beste gai hauek erabiltzen dira, baina portzentaia txikiagoan: Gizartea 13%, Eliza 12%, Iritziak 10% (hemen kritika desberdinak ere egiten dira), Literatura (Kontu-kontari eta Letra gozoak edo olerkiak) 25%. (Portzentaia hauek gutxi gorabeherakoak dira).

Antolaketa

Karmel hiru-hilabeteroko aldizkaria da. Bere garaian beti sasoiz irteten da, eta lehen 112 edo orain 128 orrialde ditu gutxienez. Idazleak euren borondatez bidaltzen dute, bai gogoz eta pozez... Eta harpidedunen bidez zabaltzen da aldizkaria.

eusko_jaurlaritza_logobizkaiko_foru_aldundia